
2009-07-02 | 17:26:28
Kanpantxuk transformadore berria izango du laster
Obrak burutu ahal izateko 78.000 euro inguruko aurrekontua izango du Ajangizko Udalak.
2009-07-01 | 16:47:32
Laster bukatuko dute Ajangizeko biribilgune berria
Uztailaren erdialdean amaituko diren lanak egiteko, 350.000 euroko aurrekontua izan du Udalak.
2009-05-27 | 14:30:40
Ajangizko Udalak II. Mugari bira antolatu du domekarako
Herriko mugetatik zehar izango da ibilbidea eta lau orduz egingo dute oinez parte-hartzaileek.
2009-04-02 | 15:18:48
Lurralde antolaketari buruzko jardunaldiak «positiboak» izan dira
Busturialdekoak ez ezik, kanpoko jendeak ere parte hartu du
Iragan zapatuan, hilaren 28a, Lurra et lurralde antolaketari buruzko mintegia izan zen Ajangizeko Kultur Etxean.
2009-03-23 | 14:57:51
Lurra eta lurralde antolaketari buruzko jardunaldia egongo da Ajangizen
Zapatuan 09:00etan hasita, egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek jateko ordura arte.
Zapatu honetan, hilaren 28a, `Lurra eta Lurralde antolaketa´ jardunaldia egon da Ajangizen. Jardunaldia, EHNE sindikatua eta Iparra-Hegoa elkarteak antolatu ditu eta Ajangizeko Kultur Etxean burutuko dira hitzadi ezberdinak goiz osoan zehar.
2009-03-17 | 15:05:09
Oreinak Taldeak kontzertu «polita» eskaini du Ajangizen
60 lagunetik gora bildu ziren Kultur Etxean, «aurreko saioak baino batasun gehiago izan zuen kontzertua ikustera».
Iragan barikuan, Ajangizeko Kultur Etxeko ekitaldien barnean, Oreinak taldeak kontzertua jo zuen.
2009-03-12 | 11:18:19
Oreinak taldearen kontzertua egongo da Ajangizen
Kultur Etxean arituko dira iluntzeko 20:00etatik aurrera
Ajangizko Udalak kontzertua antolatu du gaur iluntzerako. Hain zuzen ere, Oreinak taldeak joko du kontzertua herriko Kultur Etxean. Busturia eta Bermeoko Kafe Antzokiko kontzertuen ostean 20:00etatik aurrera Ajangizen izango dira taldekideak.
2009-03-01 | 21:53:53
Jeltzaleek 123 boto lortu dituzte eta D3Mk, bigarren indarrak, 95
Eskualdeko hainbat herritan legez, Ajangizen ere EAJ nagusitu da. 123 boto lortu dituzte jeltzaleek eta D3Mk, bigarren indarrak, 95. 11 lortu ditu PSEk, 23 EAk, PPk 1, 24 Aralarrek eta 2 EBk. %24,05ekoa izan da abstentzioa.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
Kirolak
Molto-txiki txapelketa
GERNIKA-LUMO, Agarre ausoa (Gernika) - 2009-07-03
Bestelakoak
Lore Eskaintza
BERMEO, Talan - 2009-07-03
Esaldia
"Hasierak gogorrak izan ziren, izan ere, herrian guztia zegoen egiteko" Iñaki Uribe, Morgako egungo alkatea eta baita duela 30 urtekoa ere
Ikasturteko azken saria banatu dute Berbalagunekoek
Berbalagunekoek 2008-2009 ikasturteko azkenengo `Ezetz Jakin´ saria banatu dute gaur goizean Kultur Etxean. Amaia Martitegik irabazi du ekaineko lehiaketa. Bere ahizpa Nereak (eskumatik bigarrena) jaso du saria bere ordez. Azken lehiaketan 76 parte-hartzaile izan dira, eta horietatik 61 lagunek galdera guztiak igarri dituzte.
AJANGIZ
Nolako kudeaketa izan beharko luke kultur etxe berriak? Zertarako erabiliko zenuke?
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.