Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ajangiz
2008ko abuztuak 7, Eguena

2008-02-27 | 14:07:20

Ingurumena

Kontenedoreak eusteko sistema berri bat ezarriko du Udalak

Zaborren zerbitzua hobetu guran, Udalak Tokiko Agenda 21 planaren baitan hondakinen kontenedoreentzako euste-sistema bat jarriko du aurten. Herriko auzo ezberdinetan dauden zazpi zabor-batze puntuetan erabiliko da sistema berria, eta horretarako Udalak 2.018 euroko aurrekontua du. Udalak prentsa ohar baten bitartez jakinarazi duenez, «kontenedoreen euste ezak sarritan hauek irristatzea eragiten du eta askotan hondakinak lurretik sakabanatuta gelditzen dira». Udal arduradunen ustez, «neurri honek, haize handiko egunetan, kontainerrak mugitu eta jaustearen ondorioz sortzen diren eragozpenei bukaera ematea du helburu».

 

 

Jasotako erantzunak:

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.