Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ajangiz
2008ko abuztuak 7, Eguena

2008-03-26 | 14:43:25

Kultura

Hainbat ume ari dira parte hartzen bitxigintza ikastaroan

Aste Santuko oporretarako Kultura Batzordeak gaztetxoentzako bitxigintza ikastaroa antolatu du. Gaur izan da ikastaroko lehenengo eguna. Adin ezberdinetako 21 ume batu dira Udal liburutegian.
Barikura arte iraungo du tailerrak. Lehenengoz antolatu dute ikastaro hau, eta ordu eta erdiko hiru saio dira guztira. Mahai batean ume batzuk eraztunak egiten aritu diren bitartean, beste batzuek koadroak margotu dituzte. Irakasle lanetan ari den Asun Basterretxearen esanetan, «lehenengo aldia izateko jende asko etorri da. Hurrengoan hobeto antolatuko dugu kontua. Jende larregi gaude liburutegian. Udalak hala nahi baldin badu beharbada hurrengoan bi taldetan banatuko ditugu umeak. Gaur,lehenengo eguna izateko erritmo egokian ari dira, eta ondo portatzen ari dira gainera». Bitxigintza ikastaroa umeek bultzatutako ekimena da. «Bitxiak egitea eta hauek egitea gustatzen zaigulako ikastaroa egitea eskatu genuen» adierazi dute umeek.

 

 

Jasotako erantzunak:

Hainbat ume ari dira parte hartzen bitxigintza ikastaroan

Umeak Ajangizko bitxigintza tailerrean.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.