
2008-06-11 | 11:35:16
Ajangizko mugetatik I. ibilaldia antolatu dute domekarako
Ekainaren 15ean egingo dute ibilbidea. Ajangizko Kultura Batzordeak bi ibilbide pretatu ditu. Batak 18 kilometri izango ditu eta besteak 7.
18 kilometroko ibilbidea egin nahi dutenek goizeko 9etan dute hitzordua Mendieta auzoko plazan, udaletxe parean. Hauek Mendietan hasi dute ibilaldia, gero, Sartzola, Mendiko, Lurraska, Maier (anoa-postua), Olesko, Burgo, marmiz eta Mendietan bukatuko dute berriro.
7 kilometrokaoa bestalde goizeko 10:00etan abiatuko dute. Hauek egingo duten ibilbide Mendieta, Argana, Aristieta, Estilotza, Larruse, Astobieta, Maier (anoa-postua), Argana eta berriro Mendieta izango da.
Ibilbidearen ostean parte hartzaileentzako hamaiketakoa egongo da Mendietako plazan. Ez da beharrezko izena ematea.
Antolatzaileen hitzetan ibilaldia "herria ezagutu eta gozatzeko antolatu da, Kultura batzordan beharrizan hori ikusten baitzen".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.