Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ajangiz
2008ko irailak 8, Astelehena

Eztabaidak

busturialdea

2008-06-20

Urriaren 25ean Ibarretxek proposatutako galdeketa

Ibarretxe lehendakariak ondorengo bi galderak egitea proposatu du datorren urriaren 25ean egun nahi duen kontsultan: 1- Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea? 2- Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin? Zer iruditzen zaizkizu galderak? Uste duzu azkenean galdeketa egin egingo dela?

Jasotako mezuak:

3

Aitziber | 2008-06-25

Erabat ados zuekin, uste dot ekintza elaktoralista hutsa dala, azkenien ezertan geldituko ez dana.

2

2008-06-20

Galdeketa Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoan baldin bada, nire iritziz ez du ezertarako balio. Gainera, "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" esaten duenean, hiru herrialde horiegatik ari al da? Erabakitzeko eskubidea 7 herrialdetako euskaldunok dugu, gure herria, Euskal Herria, guk guztiok osatzen baitugu. "Akordio Demokratikoa" hiru herrialdeentzat?? Hori dena zehaztu gabe uzteak tranpa itxura ematen dio. Eta nire iritziz tranpa bat da, "Akordio Demokratiko" hori hiru herrialdeentzako estatuto berri bat izango dela ziur bainago, Euskal Herri zaharrari iruzur egingo dion estatuto berri bat, gaur egun duguna bezalakoa, eta herri honetako gatazkari bukaerarik eta konponbiderik emango ez diona.

1

2008-06-20

Nire ustez Ibarretxek ez du inondik inora galdeketa egiteko intentziorik, duela 4 urte egin zuen bezala bere helburuak elektoralista hutsak dira. Galdeketa egitea lortzen badu ere ez du Euskal Herriaren egoeran inolako eraginik izango. PSOE eta PNVk dagoeneko adostuta daukate Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarako beste estatutu bat, arazoari konponbiderik emango ez diona.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.