Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ajangiz
2008ko irailak 8, Astelehena

;2008-05-29;30 lagunek parte hartu dute Kanpantxun antolatu duten sukaldaritza ikastaroan. Ajangiz Zortzi astetan luzatu den sukaldaritza ikastaroa ardo eta olio dastaketarekin bukatu zuten herenegun.

30 lagunek parte hartu dute Kanpantxun antolatu duten sukaldaritza ikastaroan

Ajangiz Zortzi astetan luzatu den sukaldaritza ikastaroa ardo eta olio dastaketarekin bukatu zuten herenegun.

egoitz atxikallende

Ajangizko Kultura Batzordeak antolatuta, joan den apirilaren 8tik sukaldaritza ikastaroa egin dute Kanpantxuko txokoan. Ikastaroa Ander Undak eman du. Zornotzako San Migel auzoko Laiene Jatetxeko sukaldaria da bera.

Ikastaroan adin guztietako 29 herritarrek eman zuten izena eta zortzi astetan martitzenero bildu dira sukaldatzen ikasteko.

Azken saioan sukaldea alde batera utzi, eta ardo zein olio dastaketa egin zuten. Saio horretan Boroa jatetxeko bodegako arduradun eta maitrea den Juan Coboren laguntza izan zuen Undak. Hiruna ardo eta olio mota arteko desberdintasunak aztertu zituzten, hain zuzen.

Hainbat plater prestatu dituzte

Astean lehenengo plater bat, bigarren bat eta postre bat prestatu dituzte. Lapikokoa, arroza, haragiak edo arrainak. Denetariko platerak egiten ikasi dute.

Ander Unda oso pozik agertu da; izan ere, «jendea oso serio eta huts egin barik barik etorri da astero-astero».

Aiora Berrojalbizek ikastaroan parte hartu du. Aipatu duenez, «orain arte gauza errazak baino ez nekizkien sukaldatzen: entsaladak, pasta... Orain osagai gehiago dituzten platerak prestatuko ditut. Dena den, oraindik etxean ez dut probarik egin».

Antolatzaileek zein parte-hartzaileek ikastaroa Kanpantxuko txokoan egin izana azpimarratu dute. «Auzo desberdinetako herritarrak biltzeko balio izan du, Mendietako herritarrek Kanpantxura hurbiltzeko ohitura gutxi baitute», adierazi du Kultura Batzordeko kide eta udaleko zinegotzi den Beñat Erezumak. Berrojalbizek ere gauza bera aipatu du: «Lehenago oso ekintza gutxi egiten ziren Kanpantxun, baina apurka-apurka gauza gehiago antolatzen dira. Aurten jaiak ere bai».

Datorren urtean berriro

Ikastaroak izandako arrakasta ikusita, datorren urtean antzeko ikastaroa antolatzeko prest azaldu dira Kultura Batzordeko kideak.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.