Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ajangiz
2008ko irailak 8, Astelehena

;2008-06-24;Herritarrak informatzeko bilera egin dute Ajangizen. Ajangiz 50 herritarrek parte hartu zuten herriko erronka nagusiak aztertzeko Udalak deitutako bileran.

Herritarrak informatzeko bilera egin dute Ajangizen

Ajangiz 50 herritarrek parte hartu zuten herriko erronka nagusiak aztertzeko Udalak deitutako bileran.

E. atxikallende

50 lagun batu ziren domekan Ajangizko kultur etxean, Udalak urte betean egindako lana aztertzeko eta aurrera begirako proiektuen berri emateko deitutako batzarrean. 12:00etan hasi zen bilera eta Koldo Carbonell alkateak aurrera begirako proiektu nagusien azalpena eman zuen .

Hirigintza nagusi

Batez ere hirigintzako proiektuen berri eman zuen alkateak. Besteak beste, Mentzeta lehenengo fasean egindako lanak azaldu zituen eta Mentzetako bigarren f asean egingo dituzten hobekuntzak zeintzuk izango diren argitu zuen. Bigarren fase horretako aurrekontua 160.000 eurokoa dela esan zuen eta 2008 urte bukaerarako lanak bukatuta egongo direla baieztatu zuen.

Maier eta Mendieta auzunea batzen dituen errepidean ere hobekuntzak egingo dituztela jakinarazi zuen. Bide horrek izan duen trafiko hazkundea kontutan hartuta, oraingo errepideak ez ditu beharrezko baldintzak betetzen. Errepidearen konponketa hiru fasetan egitea erabaki dute. Lehen fasean Maier eta zubiaren arteko eremua konponduko dute eta 172.835 euroko aurrekontua izango du. Lanak 2009ko ekainerako egongo dira bukatuta.

Beste hainbat proiekturen berri ere eman zuen alkateak, bidegorriarena edo Eleizalden egingo duten biribilgunearena, besteak beste.

Beste hainbat proiektu

Hirigintzako proiektuez gain, beste hainbat ere azaldu zituen alkateak. Adibidez kultur etxearen eta elizaren arteko lur eremuan frontoi bat egiteko aurrekontua eskatu dutela aipatu zuen. Aztertu zuten beste gaietako bat kultur etxearena izan zen. Gaur egun berrikuntza lanak bukatuta daude eta, batez ere, barru a janztea falta zaiela aipatu zuen.

Kultura batzordeak antolatutako ekintzen berri ere eman zuen eta herritarrak hilabete eta erdiro egiten diren batzarretara joatera animatu zituen.

Bilera bukatzeko, zenbait herritarren galderak erantzun zituen alkateak, gehienak hirigintzari buruzkoak. Bilera 13:15ak aldera bukatu zen eta, jendea oso gustura geratu zenez, datorren urtean errepikatzekotan geratu ziren.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.