Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ajangiz
2008ko irailak 8, Astelehena

;2008-06-27;´Etorkizunerako, oso garratzitsua da berrikuntzan gehiago sakontzeať. Ajangiz Berrikuntzak indar handia hartu du Maier enpresan eta ezinbesteko ikusten dute ildo horretan jarraitzea. JULEN MADARIAGA õ. Maier S. Coop-eko presidentea

«Etorkizunerako, oso garratzitsua da berrikuntzan gehiago sakontzea»

Julen madariaga ðMaier S. Coop-eko presidentea

Ajangiz Berrikuntzak indar handia hartu du Maier enpresan eta ezinbesteko ikusten dute ildo horretan jarraitzea.

Egoitz Atxikallende

Bihar banatuko du Maierrek Mikeldi berezia saria. Maier S. Coop-eko presidente Julen Madariagak (Busturia, 1955) eman du sariaren berri.

Zer da Mikeldi berezia saria?

Mikeldi bereziaren saria edo aipamena bere jardueran jokabide edo ekarpen aipagarria izan duten eta kooperatibaren garapenean positiboki eragin duten pertsona juridiko edo fisikoei ematen zaien errekonozimendua da.

Zenbatgarrena da aurten emango duzuen Mikeldia?

1999an hasi ginen sari hau ematen, baina zenbait urtetan hutsik ere geratu izan da.

Nori eta zergatik emango diozue aurtengo Mikeldia?

Artengoan Joseba Jauregizar Bilbaori emango diogu. Jauregizar Eusko Jaurlaritzako berrikuntzako arloan ibili izan da lanean urte askotan. Laguntza handia eman zigun MTC sortu genuenean, eta honek, Euskal Herria, Espainia eta Europa mailan Maierrek aitortza izatea ekarri du. Jauregizarrek erakutsi zigun zer den berrikuntza eta MTCa sortzera bultzatu gintuen. Proiektuak garatzen lagundu digu eta teknologia garatzeko euskal sarean sartu gintuen.

Maierren nahikoa egiten al da sorkuntza eta garapenaren inguruan?

Hasieran egiten genuena baino azkoz gehiago egiten dugu arlo hauetan. Hala eta guzti ere, oraindik gehiago egin behar dela uste dut. Etorkizunerako, oso garrantzitsua da berrikuntzan gehiago sakontzea konpetentziarengandik desberdintzeko. Ez bakarrik konpetentziatik, beste herrialde batzuengandik desberdintzeko ere. Produktu eta zerbitzu berritzaileak sortzea da desberdintasun horretan sakontzeko balioko diguna. Horrelakorik egin ezean, produkzio mailan abantaila gehiago eskaintzen dituzte Txinak edo Indiak.

Erakunde publikoek nahikoa egiten al dute berrikuntzaren arloan?

Erakundeek lehenago kalitateari eman zioten bultzada gaur egun berrikuntzari eman diote. Aurtengo urtea, 2008a, berrikuntzaren urte izendatu du Eusko Jaurlaritzak. Laguntza teknikoa eta ekonomikoa ere eman dute.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.