
Udalak inglesean eta musikan izena emateko epea ireki du
Ajangiz Ingeles klaseak umeei zuzenduta egongo dira; musika eskolak, aldiz, umeentzat eta helduentzat izango dira.
itsasne madariaga
Ajangizko guraso batzuk bultzatuta eta Udaletxearen babesarekin, Ajangizen musika eta ingeles eskolak antolatu gura dituzte.
Eskolak kultur etxeko gelaren batean emango lituzkete. Hala ere, ikastaldeak sortzeko Udalak parte hartzeko prest egongo liratekeen herritarren kopurua jakin nahi du . Hori dela eta, uztailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da udaletxean inskripzio orria.
Musika
Klase horietan 2004. urtea baino lehenago jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Adinaren araberako bost talde osatuko lirateke eta umeek, gaztetxoek zein helduek parte har dezakete.
Inskripzio orrian datu pertsonalak bete ezezik, musika instrumentu bat aukeratu behar da eta txistua, txalaparta, trikitixa eta biolina daude aukeran. Instrumenturen bat jotzen hasi aurretik hizkuntza musikala landuko lukete ikasleek; besteak beste, perkusioa, entzumena, afinazioa eta dantza ikasteko.
Taldea osatuz gero, irakasle lanetan Iker Jimenez ariko da. Eskola orduak martitzenetan eta eguenetan lirateke, eta gutxi gorabehera 35 euro ordaindu beharko dira hilean.
Umeentzako inglesa
Klase hauetan 2005. urtetik aurrera jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Taldeetan, 3 urtetik 5 urtera arteko umeak eta bestetik 6tik 11 urtera artekoak banatuko dira.
60 minutu oraingo du klase bakoitzak, martitzenetan eta eguenetan. Prezioa 35 euro ingurukoa izango da.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.