
Bake epaile izateko hautagaitzak aurkezteko epea zabalik
Ajangiz Datorren uztailaren 22ra arte aurkeztu dezakete beraien hautagaitza bake epaile izan nahi duten herritarrek.
e. atxikallende
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aginduz, Ajangizko bake epitegiko epaile eta ordezkoa izendatzeko prozesua abiarazi zuten ekainaren 23an .
Hautagaitzak uztailaren 22a baino lehen aurkeztu behar dira, Ajangizko udaletxeko erregistroan.
Hautagaien artean Udalaren Osoko Bilkurak bake epailea eta ordezkoa aukeratuko ditu. Ostean, Erkidegoko Auzitegi Nagusiak izendatu beharko ditu lau urterako .
Betebehar asko
Bake epaile izan nahi duen herritarrak adinez nagusia izan beharko du, eta ezin izango du zeregin judizialak betetzeko ezgaitasun edo bateraezintasun kausarik izan, baina bere lanbide edo merkataritza-jarduera betetzen jarrai dezake.
Ondoko funtzio hauek ditu: bere herrian gertatu diren larritasun txikiko gertaeren falta-epaiketak tramitatu beharko ditu, bai eta epaia eman ere. Erregistro Zibila ere bere kargura izango du. Besteak beste, bikoteak ezkondu eta jaiotzak inskribatu beharko ditu.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.